XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAUR ZORTZI ZALDIBAR'EN Garitaonandia'tar Bitor jaunaren omenez EGITARAUA

6 1-2'etan: Goiz-eresia
8 1-2'etan - Biribilketa
10'etan - Meza Nagusia
Intza tar Damaso Aba, euskaltzaña izlari
11 1-2'etan - Garitaonandia jaunaren etxean oroitarria agertzea
Ondoren - Idazleen batzarra ta ezpatadantza
Ordu 1'ean - Bazkaria.

3 1-2'etan - Gorulari ta ezpatadantzarien saioaldia
Ondoren - Itzaldi ta olerki esatea
Euskal dantzaldia
Illuntzean - Euskal antzeskizuna.

Euskaltzale, Garitaonandia jauna, Don Bitor ez alzenun ezagutu?.

Ezetz? Oso gaztea zaitugu orduan.

Ogeitabost urtez gorakoa bazera beintzat, Don Bitor ezagutu etzenuanik ezin sinistu.

Ura baño gizon esagunagorik bai-al zan ba?.

Euskal jaietan, goizetik meza ematen, gero koruan abeslari, ondoren errebotean edo Angelus esaten, bazkaritan bere izpide atsegin eta egokiz ingurukoak asetzen, bazkalondoan ber-berak idatzitako triki-tixa edo abestiakin guziak poztutzen, eta azkenik gabean berak antolatutako antzerki bidez erakutsirik jatorrenak jolas antzera biotzeratzen arkituko zenuten biotz uts zan Garitaonandia jauna.

Etzenuala beraz ezagutzen? Zuaz, alare datorren igandean Zaldibar'a, aren izakera berri jakitea on izango zaizu ta.

Ezagutzen bazenun gerriz, an izango zaitut, irakurle, ezta ala? Lizardik lengoan zion bezela, ezpaitzan ura ezaguturik maite etzuan lagunik.

Ain zan ona....

Abertzale amorratua izan arren, etzuan etsairik izan.

Zenbaterañoko biotza ote zan beraz berea!.

Euskal idazle biotzekoa, idazkide maite-maitea, zuri arenka astera nijuakizunik ez dezu noski usteko? Zure aurrekoai diezun begirapen eta maitasunen berri bai-baitakit ba.

Ez nijuakizu beraz Zaldibar'a juatekorik esatera.

Bai ordea, aste ontan, egunero-egunero Garitaonandia zanaren oroiz zerbait azaldu dedin, lerotxo bi eskatzera.

Atozkit beraz, anaia, atozkit, arreba, biotz-biotzetik sortutako lerrotxo batzuekin.

Goratu zagun almen osoz, izate osoa Jaungoiko ta Legezar aldez eman zuan aren oroitza.

Abestu zagun guzion artean, gizon onaren abesti idegabea.

Azaldu dezagun gure sinismen sendoa, ildakoak gogoan ditugula adieraziaz.

Neronek ere aste barruan, igandeko idazle batzarrean erabili genitzaken gaien batzuek argitaratuko ditut.

Eta oiek eta zuei gogoratzen zaizkitzuen guziak arretaz ausnartu, ta igandean, guziok, Zaldibar'a.

LUZEAR.